Bideoaren azalpea
Egiptoko bideo honetan, paisai asko agertzen dira: piramideak, arteari buruzkoak, desertuak, gameluak.. erlijioa eta kultura... lurralde pobrea dela ere ikusten da,klima beroarekin...
Egiptoko bideo honetan, paisai asko agertzen dira: piramideak, arteari buruzkoak, desertuak, gameluak.. erlijioa eta kultura... lurralde pobrea dela ere ikusten da,klima beroarekin...
IKASBIDAIA:
Aurten,urtero egiten den bezala,lehengo batxilergokoek kurtso- bukaerako bidaia egin dute Egiptora aste betez. Pasa zen igandean Iruñetik autobusez atera ziren Bartzelonako bidean han hegazkina hartzeko.70 ikasle joan ziren eta igande honetan bueltan izango dira.
Egiptko Gobernuaren arabera, 23 lagun hil dira Dahabeko atentatuetan:
Atzo Dahab hiri turistikoan leherrarazi zituzten hiru bonbek 32 lagun hil dituzte eta 62 zauritu. Datu horiek eman ditu bart Egiptoko Barne Ministerioak. Hildakoetako hiru eta zaurituetako hogei atzerritarrak direla zehaztu du. Dahab Sinaiko penintsulan dago, eta guneturistiko bat da. Batik bat,Europako eta Israelgo turistak joaten dira.
Bi kafetegitan eta merkataritza gune batean eztandarazi zituzten lehergailuak; hau da jende asko ibiltzen den lekuetan. Hidako eta zaurituei buruzko hainbat kopuru zabaldu ziren atzo, baina hildakoak 23 eta zaurituak 62 direla ziurtatu du bart Egipto Gobernuak.Hildakoetatik hiru eta zaurituetatik hogei atzerritarrak dira. Hildakoen artean haur alemaniar bat dagola baieztatu du Barne Ministerioak; zauritutako hogei atzerritarretako gehienak, berriz, eurpoarrak, eta israeldarrak direla agertu du.
Hain justu,Israelen aurka egitea izan liteke eraso horien helburua. Izan ere,Israelgo turista ugari hartzen ditu ohikotan Dahabek, besteak beste,oso hurbil daukatelako.
Sinako penintsulan dago Dahab,Itsaso Gorriaren ertzean, eta gune turistiko ezaguna da. Hala ere, azken urteetan, tankera horretan zenbait eraso izan dira, eta turisten joera apalduko ote den beldur dira Egiptoko agintariak.
Atentatuen egileei dagokienez,-Al Kaedaren sareari- egotzi diete agintariek.
Egipto,oso lurralde interesgarria iruditzen zait bisitatzeko, eta haien kultura, janaria, eta haien bizitzeko modua esagutzeko. Nire gurasoak egon dira eta ikusi ditudan argazkiengatik oso lurralde polita dela uste dut.Gameluak asko atsegin ditut eta betidanik nahi izan dut desertu batera joatea.Oso lurralde pobrea da eta klima egokia da, beroa. Lan hau gustora egin dut eta lurraldea gehiago esagutzeko ongi etorri zait. Egiptoko monumentu politak eta museo nahiko daude bisitztzeko.
Nethjerikhet Djoser(k.a 2710),Egiptoko III.Dinastiako bigarren faraoia Nebkaren anaia eta ondorengoa zen. Turingo Papiroaren arabera bere agintaldiak hemeretzi urte iraun zituen eta Erresumako hiriburua Menfisen esarri zuen. Ra jainkoaren gurtza sustatzen jardun zuen. Sakkarah herrian lehen piramide Milakatua eraikitzeko agindua eman zuen.
Klepoatra VII Pilopator, Egiptoko erregina izan zen Ptolomeo leinuko azkena.
Anaia Ptolomeo XIII.ekin batera Egiptoko buru izan zen. Bere anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saaiatu ondoren, gerra zibila piztu zen.
Julio Zesarrek kleopatraren alde jo zuen, eta Ptolomeo garaitutaloan Egiptoko gobernatari bakarra bihurtu zuen Kleopatra.Zesarren hilketaren ostean,Marko Antoniorekin aliatu zen.
Oktaviok, Zesarren oinordekoak eta Marko Antonioren aurkariak, Erromako botere militar osoa eraman zuen Egiptora. Aktio izeneko batailan, Okatavio Marko Antonio menderatu zuen eta kleopatrak bere buruaz beste egin zuen K.a.30.eko abuztuaren 12an.
Oso klase hierarkizatua garatu zen Egipton.Piramidearen erpina faraopiak hartzen zuen, guFaraoiak botere guztia bere eskuetan zuen.Egiptoarek jainkotzat zuten eta ezin zuten begiratu, ezta ukitu ere.
Faraoiaren inguruan gizarteko maila pribilegiatua zegoen:
NOBLEAK: Lurraren zati bat beraiena zen etqa kargu garrantzitsuenak betetzen zituzten, hala nola,bisir edo lehen ministroena.
IDAZLARIAK: Irakurtzen,idazten eta zenbatzen zekiten funtzionarioak ziren.Horiek faraoiaren ondasunak administratzen zituzten.
APAIZAK: Erlijo-errituetara dedikatzen ziren.
Biztanleriaren gainerakoa, gehiengoa, nekazariak eta artisauak ziren.Nekazariek faraoiaren eta tenpluen lurrak laboratzen zituzten eta uztaren zati bat eman behar zieten.Esklaboak ere bazeuden eta gehienak faraoiarenak ziren.Faraoiak esklabak monumentu handiak egiteko, meategietan lan handiak egiteko eta armadan aritzeko erabiltzen zituzten.
Ra aintzinako Egiptoko eguzkiaren jainkoa da. 5. dinastiatik aurrera (k.a. 2400 aldera) bere estatusa jainko nazionalera igo zen eta geroago Amon jainkoarekin bateratu zen, Amon-Ra bihurtzeko, egipziarren jainko nagusia.
Rak nagusitasuna mendeetan zehar mantendu zuen, Akenatonen garaiko (k.a. 1350-1334) etenaldi labur batean ezik, non Atonen gurtza monoteista ezarri zenean.