Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

egipto

22/05/2007 GMT 2

nilo( olaia serna)

egipton @ 09:09

yik.jpggf.jpgh-l.jpgNilo (arabieraz النيل) Lurreko ibai luzeena zela jotzen zen, baina azken ikerketek Amazonas ibaiari ematen diote garaipena. Nilo Egipton itsasoratzen da, Mediterraneo itsasora.

Afrikako iparekialdean kokatua dago, Victoria lakuan jaio eta Ruanda, Uganda, Tanzania, Etiopia, Sudan eta Egipto zeharkatzen ditu. 6.671 kilometrorekin Hegoaldetik Iparraldera doan munduko ibai handi bakarra da.

Nilo ibaia satelite irudian Ibai-adar nagusiak Nilo Zuria eta Nilo Urdina dira.

egiptoko kultura (olaia serna)

egipton @ 09:00

Egiptoar kultura
Antzinako egiptoarrek arkitektura arloko eta arlo artistikoko lan handiak utzi zizkiguten, baita literatur testu garrantzitsuak ere. Karnak eta Luxorgo tenplu handiez gain, piramideak eta monumentuzko hilobi-mota desberdinak eraiki zituzten. Hilobi hauen artean, hipogeoak (harkaitzetan zulatutako hilobiak) azpimarratu behar dira.

Egiptoar erlijioa hil ondorengo bizitzan oinarritzen zen eta hori da hildakoen gorpuak usteltzetik babesteko momifikatzeko zuten ohituraren azalpena. Egiptoarrak politeistak ziren eta jainko bakoitzak bere tenplu eta apaizak zituen.

Lehenengo idazkera-mota hieroglifikoetan oinarritzen zen, hau da, zeinuek gauzak adierazten zituzten eta inskripzio sakratuetan erabiltzen ziren batez ere. Geroago, egiptoarrek sistema ideografikoa garatu zuten, hau da, ikur bakoitzak gauza desberdinak adierazi ahal zituen. Zeinu hauek 24- 28 letradun alfabetoa osatzera heldu ziren eta denborarekin, gaur egun idazkera demotiko gisa ezagutzen dena bihurtu arte estilizatzen joan ziren.

16/05/2007 GMT 2

iritzia ( olaia serna)

egipton @ 13:43

Gure iritziz,egipto oso lurralde polita da. Pobrea izan arren, oso ikudgarria eta arte asko dauka. Piramideetatik hasita. Tutankamonen maskara eta bere hilerriari buruzko informazioa oso egokia izan da gure lanean modifikatzeko. Gainera ni Egipton egon naiz eta ezagutu dudan lurralde politena da.

15/05/2007 GMT 2

munduko zazpi mirariak(marina gómez)

egipton @ 09:04

oo.jpg

Greziar eta erromatar historialariek antzinateko zazpi monumentu adierazgarrienak aukeratu zituzten. Zerrenda hori gaurdaino iritsi da eta honako monumentuek osatzen dute: Gizako Piramide Handia , Alexandriako Itsasargia, Rodasko Kolosoa, Halikarnasoko Mausoleoaren Hilobia, Babiloniako Lorategi Esekiak, Efesoko Artemisaren Tenplua eta Olinpiako Zeusen Estatua.

Hauek guztiak, bat izan ezik, natura eta beste arazo batzuk zirela eta, suntsituta gelditu ziren. Gehienak K.a. VII eta III. mendeen artean sortu baziren ere, aipatzekoa da, oraindik zutik dirauen bakarra, Gizako Piramide Handia, K.a. 2750. urtekoa dela.

Egipto baxuan guztira 80 piramide dira eta lehenengoa Sakkarako piramidea da. Piramide hau Inhotep ospetsuak eginarazi zuen Djoser faraoiaren hilobia izateko helburuaz . Altuena, ordea, Keops faraoiaren agindupean eraiki zen. Keopsek eguzkia estaliko zuen eraikuntza bat nahi zuen. Gaur egun, 146,59 metroko altuera eta 230 metroko zabalera du. Piramide hau eraikitzeko ehun mila esklabo erabili zituzten hogei urteko lanean; baita 2.300.000 bloke kare-harri ere, bakoitza bi tona eta erdiko pisukoa. Lan honen handitasunaz ohartzeko, komeni da jakitea esklaboak blokeak eskuen indarrez eraman zituztela.

Edonola ere, gerta daiteke denbora gutxi barru, piramideak ez izatea zutik dirauten antzinako mirari bakarrak, artikulu honetan esaten denez, Europako zenbait estatuk Alexandriako Itsasargia berregin eta zaindu nahi baitute. Besteei dagokielarik, denborak esango du berriz ere ikusteko aukera izango dugun edo ez.

pertsona famatuak ( olaia serna)

egipton @ 09:03

ooh.jpg

HOWARD CARTER

Howard Carter arkeologoak eta bere babesle Lord Carnarvon. 1922ko azaroaren 6a zen, eta Tutankhamon-en hilobia aurkitu berri zuten.
Nahiz eta Tutankhamon ez izan Egiptoko beste errege asko bezain garrantzitsua historian, haren hilobia aurkitu izanak ezagun bihurtu zuen hil zenetik milaka urte igaro eta gero. Hilobia bera ere ez da gainerakoak baino baliotsuagoa. Alabaina, irekitakoan, denak liluratuta gelditu ziren, bai arkeologoak bai gizarte osoa.
Indusketaren zuzendaria Howard Carter zen, eta urteak zeramatzan Erregeen Haranean, faraoien hilobi artean lanean. Haren ametsa Tutankhamonen hilobia aurkitzea zen, baina, eremua ia guztiz induskatuta zegoenez, ez zuen itxaropen handirik. Azkenean, ordea, Lord Carnarvonen dirua eta Carterren izerdia ez ziren alferrikakoak izan.
TUTANKAMON
Tutankamon Egiptoko faraoi bat izan zen, XIX. dinastiaren barnean. Inperioaren hiriburua Tebasera bueltatu zuen. 20 urterekin hil zen, erregetzan 9 urte egon eta gero. Bere hilobia 1922an aurkitu zuten Erregeen Aranean. Historiako aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa izan zen.

NAGIB MAHFUZ

Nagib Mahfuz idazlea egiptoarra 1911ko abenduaren 11n jaio zen Kairon.

Egile oparoa izan zen, 34 eleberri, 350 istorio labur baino gehiago, dozenaka pelikula gidoi eta 5 antzezlan eginez. 1988an lortu zuen Literaturako Nobel Saria, horrelakorik egiten lehenengo arabierazko idazle bihurtuz.

1956 eta 1957 artean "Kairoko trilogia" ("Jauregiko paseoa", "Desiraren jauregia" eta "Azukrearen kalea") burutu zuen, bere hiriaren gfaur egungo ikuspegia islatuz.

Bere lanik ezagunena "Mirarien kalezuloa" (1947) da, 1994an zinemaratu egin zutena. Zoritxarrez, beste liburu batek oihartzun handia ere lortu zuen, baina ez irizpide literarioengatik: "Auzoko seme-alabak" (1959). Biraoaz akusatuta, haren aurkako "fatwa" aldarrikatu zuten agintari islamiar batzuk. 1994an idazlearen kontra atentatu zuten, 82 urte zituela, larriki zauriturik utziz. Bizitzaren azken urteetan, beste pertsona batek idazten zituen berak sortutako artikuluak.

2006ko abuztuaren 30ean hil zen Kairon.

09/05/2007 GMT 2

hierogrifikoak ( olaia serna)

egipton @ 14:21

to.jpg

Eskribagaiek bi eratara idazten zuten: hieroglifikoz eta idazkera hieratikoaz. Hieroglifikoak sinbolo adierazgarriak ziren baina idazkera hieratikoa errezagoa eta argiagoa zen.

Egipziarren idazkera sistema hieroglifikoa mixtoa da (ideografikoa eta kontsinantikoa) eta K.a 3100 urtetik K.o 400 urterarte erabilia izan zen

Idazkera zentzuak dira: horizontalean eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera. Bertikalean berriz, goitik behera eskuinetik hasita eta baita ere ezkerretik.

bizitza heriotzaren ondoren ( olaia serna)

egipton @ 14:19

Egipziarren ustez hiltzerakoan Osiris jainkoak presiditzen zuen auzitegi baten aurrean azaltzen zinen. Bertan, zure bihotza balantza batean pisatua izaten zen. Luma bezain arina bazen, Matt, egia eta justiziaren jainkosa agertzen zen eta betirako bizitzaz eta luxu askoz gozatzeko aukera jainko guztiekin batera ematen zizun. Pisu askokoa bazen, Sebek krokodilo jainkoa agertu eta jan egiten zintuen.

Enbaltsamazioa: Hurrengo hau hil bat enbaltsamatzeko ematen zituzten pausoak dira: lehenik enbaltsamatzaileek garuna ateratzen zioten gantxo baten bidez sudurretik. Ondoren bihotza ez ezik beste guztia ateratzen zioten gorputzeko albo batean harri puntadun batekin egiten zioten ebaketa batetatik. Gero gorpua likido guztiak lehortzen zituen gatz berezi batez estaltzen zen. Horrela 40 egun irauten zuen. Beranduago hildakoa garbitu, lihozko tirekin bildu eta erretxinazko kapa batekin itsasten zuten. Azkenik, gizaki forma zuen sarkofago batean sartzen zuten momia eta hileta-gela batean sartzen zuten.

jainkoak ( olaia serna)

egipton @ 14:16

89p.jpghh.jpg

Egiziarrek zenbait jainko gurtzen zituzten. Garrantzitsuenak hauek ziren: RA, eguzkiaren jainkoa; ANUBIS, momifikazioaren jainkoa; AMON, ahaltsuenetako bat zen; HATHOR, amodioaren jainkosa eta THOT-ek jeroglifikoen idazkera asmatu zuen.

Jarraian datorren hau jainko batzuen inguruan kontatzen den istorio bat da:

Jainkozko familia bat:

Osiris, emankortasuna errepresentatzen zuen jainkoa Isis (Ilargia)ekin ezkonduta zegoen eta haur bat zuten: Horus. Hirurek Egiptoko familiarik gurtuena osatzen zuten. Mitologiak dionez, Seth-ek bere anaia Osiris hil zuen eta bere gorputzeko zatiak herrialdetik banatu zituen. Orduan, Isisek, negarrez, zati guztiak jaso eta lurperatu egin zituen. Horri esker, Osiris birpiztu eta hilen jainko bihurtu zen.

08/05/2007 GMT 1

Egiptoko artea (marina gómez)

egipton @ 13:23

Ikertzaileek k.a.ko 3170 eta 332 urteen artean kokatzen dituzte Antzinako Egiptoko agerpen artistikoak, Alexandro Handiak herrialdea konkistatu zuenean, hain zuzen ere. Izan ere, historiako ia hiru maila urte dira.Arteari dagokionez, urte horiek uniformetasuna izan zuten ezugarri nagusitzat, zeren sorkuntza eskultoriko, piktoriko edo arkitektoniko orok mendeetean zehar irauten zuten erlijio motiboei baitzegokien.
ESKULTURA:
Egiptoko eskultura bereziki errealismotik aldentzen da. Idealizatutako mundua ematen du aditzera eta beti esterotipoen araberakoa izaten da. Beraietatik nabarmena irudien frontaltasuna da. Tenpluetan eraikitako faraoien eskulturak kenduta, Egiptoko estatugintza batez ere hilobietan garatu zen. Izan ere, heriotza etorri ondoren, ka, hau da, zendutakoaren bizi indarra, bere hilobian irudikatzen zuen eskulturara iragaten zen.
Forma guztiak bi dimentsioko irudukapen batera laburtzea da Egiptoko pintura-artearen bereizgarri nagusia. Soina aurrez irudikatzen zuten, burua soslaiz, begia aurrez eta zangoak ere soslaiz.Irudiek ikuslearengandik urrunen dagoen zango edo besoa aurretzen dute dute eta gehienentsuetan beren gorputzaren eskuinaldea erakusten dute.
Inperio ertainean,erliebeak esz ziren hain ugariak eta pinturek ordezkatzeko joera izan zen

Egiptoko politika eta gobernua(marina gómez)

egipton @ 12:53

Antzinako Egipton era teokratiko batean antolatzen zen.Faraoia jainko eta agintari goren zen aldi berean.Ondoren erregearen ingurukoak eta arkitekto onenak zeuden, gero artisauak eta nekazariak eta azkenik esklaboak.Egipto oso klase esklabista zen.
Egipto,hogeita zazpi gobernuetan banaturik dago:Alejandria,Asiut, Asuán,Behera,Beni Suef,Caliubia,Dakahlia,Demieta,Desierto del Sur,El Cairo,Fayún,Gharbia,Ismailia,Kafr el Sheij,Luxor,Mar Rojo,Matrú, Menia,Menufia,Puerto Said,Quina,Sharkia,Sinaí del Norte,Sinaí del Sur,Suaez y Suhag.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!