Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

egipto

08/05/2007 GMT 1

BIDEO IKUSGARRIAK ( olaia serna)

egipton @ 08:10


Egiptoko zona turistikoak erakusten ditu bideo honek. Piramideak , templu garrantsitzuenak,mezkitak, hainbat hotelen logelak...


Bideo honetan egiptori buruz hainbat argazki agertzen dira. Herrialde hau pobrea izan arren bere arte garrantsitzuaren haunditasuna erakusten digu.

03/05/2007 GMT 1

Egiptoko erlijioa ( marina gomez)

egipton @ 13:22

Erlijioa da,egiptoko artearen oinarrizko ildoak ulertzeko funtsesko faktorea.Gurtzen ziren jainko ugariak animaliak ziren.Mendeak joan, mendeak etorri jainkoak giza irudi edo hibridoak hartzen hasiko ziren,bainan animaliaren izaera bertan behera utzi gabe.Erlijio mota hori funtsean tokikoa zen:herrixka bakoitza bere jainkoa eta zegokion lurraldeko jainkotasuna gurtzen zituen.Herrialdeaantzeko izen bat egitearekin batera, antzeko jainkoak izen eta sinbologia bere azpian multzokatzeko joera hartu zen. Horrela adibidez,belatz itxura zeukaten guztiak Horus bihurtu ziren.
Jainko kosmikoak gurtzeko ohitura ere sartu zen, adibidez, Ra(eguzkia).Eguzki jainkotasun honek Akenatonekin garrantzi berezia bereganatu zuen.Faraoi izan zen bitartean, Atenatonek Aton jainkoan, eguzki diskoan, ardazturiko monoteismoa ezarri zuen.Hala eta guztiz ere, arte ekoizpenaren ikuspegitik, Egiptoko aretaren zati handi bateko iradokitzaile nagusia Osiris izan zen, hildakoen jainkoa.Harantzagoko bizitza batean sinesteak erlijio edo hilobi eginkizunetarako eta faraoiaren figura goresteko artelanak baldintzatu zituen.
Behin betiko iraunarazteko eta harindiko bidaia egiteko baltsamutu eta momifikatu ohi zituzten faraoiak eta goi agintariak. Bere estatua eta erretratu propioekin batera ehorzten zuten, izan ere bizitzari eusteko eratzat hartzen ziren. Kutun eta objetu pertsonalekin ere lurperatzen zituzten, naturaz gaindikoan erabilagarriak zirenak.
Egiptoar erlijioa hil ondorengoar bizitzan oinarritzen zen eta hori da hildakoen gorpuak usteltzetik babesteko momofikatzeko zuten ohituraren azalpena. Egiptoarrak politeistak ziren eta jainko bakoitzak bere tenplu eta apaizk zituen.

02/05/2007 GMT 1

ARTIKULOAK ( olaia serna)

egipton @ 13:25

EGIPTO ERDI IMPERIOAREN BI PIEZA GARRANTSITZU ERREKUPERATZEN DITU KONTRABANDOAREKIN ZER IKUSIA ZUTELA

Egipto erdi inperioaren bi urna errekuperatzen ditu kontrabandoaren erruz ia herrialde honetatik aterata zeudela. Pieza hauek Dieter Arnold aurkitu zituen 1979. urtean Amenemhat II faraoiaren piramidean (1860-1814 k.a.). Arnol bera izan zen, New Yorkeko Metropoli museoaren arduradun nagusia, nork jarri zituen egiptoko autoritateak bi urna garrantzitsuen pistaren atzean.Lehenengo urna New Yorken subasta etxe batean (christie's) eta bigarrena berriz, Londreseko Rupert Wace galerian egon behar litzatekete.

IRUÑEKO ESPOZIZIO GARRANTSITZUA

Iruñeko Planetarioa, bere ateak ireki ditu < egipto dukumentoen tartean> espozizioa aurkezteko. Honek oso pieza ikusgarriak azaltzen dizkigu. Grabatuak, antzinako dokumentoak, dokumento modernoak non
Nilo ibaiaren eta bere inguruko lurraldeen datu garrantsitzuak ematen dizkigute.
XIX. mendetik aurrera, bitxi egipziarrak begiratu eta inspekzionatu egin dira zehetasun haundiarekin eta faraonen garaira iristen diren haurrentzako liburuak bildu dira nola bait espozizioa atseginago egiteko.
[Alejandriaren ametsa 1 eta 2 episodioak] ikusteko aukera izango da.
Iruñeko Planetarioa gaur Maiatzaren 5ean eta Maiatzaren 6ean itxita egongo da hainbat arazoengatik.
Ordutegia 11:00tik 13:30ra eta 16:00tik 19:30ra izango da.
Maiatzaren 12an izango da azken saioa.

26/04/2007 GMT 1

Egiptoko historia (marina gómez eta olaia serna)

egipton @ 13:13

fg.jpghr.jpg

k.a. 3400 urtean Egiptoko historia bi zatitan banatuta zegoen: Egipto Behera eta Egito Garaia.300 urte beranduago,k.a 3100 urtean, egipto garaiko Nekhen-bo errege Mesenek Egipto Behera konkistatu zuen eta bi lurraldeetako faraoi bihurtu zen.
Egiptoko historian hiru zatitan banatzen da:Inperio Zaharra, inperio Ertaina eta inperio Berria.

Inperio zaharrean(k.a.3400-2134), gauzarik garrantzitsuena heriotzaren ondorengo bizitzan sinestea zen.Inperio ertainean(k.a.2040-1640), merkataritza asko egon zen.Azkenik Inperio Berria,(k.a.1560-1070),Urre aroa izan zen.Faraoiek Tebas jarri zuten hiriburu bezala eta tenplu handiak eraiki zituzten.Adibidez RamesII-ak Abu Sinbelgo biak.K.a. 30 urtean, Egipto erromatarren menpe erori ziren.

Piramideak, orain dela 4500 urte eraiki ziren eta kokagune famatuena Gozeh da.Egiptoko jendeak hildako erregeen ispirituak jainkoekin elkartuko zirela uste zuten.Beraz faraoiak hiltzerakoan, ehorzketa monumentu handietan lurperatzen zituzten.Perfektuenak, piramideak izan ziren.Gaur egun 70 piramideren arrastoak geratzen dira eta batzuk bisitatuak izan daitezke.
Piramideak egitea lan ikaragarria zen.Milaka esklabu eta herritarrek hare eta adreiluzko behin-behineko arrapalen bidez blokeak beren lekuraino igotzen zituzten.Eraikuntza amaitutakoan piramidoia izeneko urrez edo beste material disdiratsu batez estalitako bloke bat jartzen zen puntan.Bi miloi eta erdi bloke behar ziren piramide bat egiteko.Keopseko lanek 20 urte iraun zuten.

24/04/2007 GMT 1

sarrera ( olaia serna)

egipton @ 07:49

Egipto Afrika ipar-ekialdeko estatua da, baita ere Asia hego-mendebaldean, Sinai penintsula han baitago. Nilo ibai amaiaeraren inguruan kokatzen da eta hiriburua Kairo du.
Hizkuntza ofiziala, Arabiera da. Gibernuan zentratuta, errepublika bat da eta bere presindentea Hosni Mubarak da. Lehen ministroa berriz, Ahmed Nazif.
Azalera, 1.001.450 km karratukoa da eta Dentsitatea berriz, 77 biztanle/ km karratuko.
Erabiltzen duten dirua, egiptoar Libera da.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!