Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

egipto

22/06/2007 GMT 2

Egiptoko albistea(marina gomez)

egipton @ 08:55

Egiptko Gobernuaren arabera, 23 lagun hil dira Dahabeko atentatuetan:

Atzo Dahab hiri turistikoan leherrarazi zituzten hiru bonbek 32 lagun hil dituzte eta 62 zauritu. Datu horiek eman ditu bart Egiptoko Barne Ministerioak. Hildakoetako hiru eta zaurituetako hogei atzerritarrak direla zehaztu du. Dahab Sinaiko penintsulan dago, eta guneturistiko bat da. Batik bat,Europako eta Israelgo turistak joaten dira.
Bi kafetegitan eta merkataritza gune batean eztandarazi zituzten lehergailuak; hau da jende asko ibiltzen den lekuetan. Hidako eta zaurituei buruzko hainbat kopuru zabaldu ziren atzo, baina hildakoak 23 eta zaurituak 62 direla ziurtatu du bart Egipto Gobernuak.Hildakoetatik hiru eta zaurituetatik hogei atzerritarrak dira. Hildakoen artean haur alemaniar bat dagola baieztatu du Barne Ministerioak; zauritutako hogei atzerritarretako gehienak, berriz, eurpoarrak, eta israeldarrak direla agertu du.
Hain justu,Israelen aurka egitea izan liteke eraso horien helburua. Izan ere,Israelgo turista ugari hartzen ditu ohikotan Dahabek, besteak beste,oso hurbil daukatelako.
Sinako penintsulan dago Dahab,Itsaso Gorriaren ertzean, eta gune turistiko ezaguna da. Hala ere, azken urteetan, tankera horretan zenbait eraso izan dira, eta turisten joera apalduko ote den beldur dira Egiptoko agintariak.
Atentatuen egileei dagokienez,-Al Kaedaren sareari- egotzi diete agintariek.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!